AEBtan dauden pisu jaurtitzaile goierritarrek marka berriak jarri dituzte
Gari Garmendia pisu jaurtitzaile idiazabaldarrak bere marka hobetzea lortu du asteburuan, 7,26 kiloko harria 15,47 metrora botata. Mailu jaurtiketan ere egin du lorpena Garmendiak, taldeko markarik onena (41.93) ezarrita.
AEBtan ikasten ari da Garmendia, Dorleta Armendariz eta Albat Torres goierritarrekin batera. Haiek ere emaitza bikainak lortu dituzte. Armendarizek 51.72ko marka lortu du Armendarizek 4 kiloko mailuarekin. Torresek berriz, bere bigarren markarik onena lortu du pisu jaurtiketan (12.56), eta marka pertsonalak ondu ditu mailuan (46,30 m.) eta disko jaurtiketan (27,64).