Amaia Imaz izena jarri diote Vallecasko plaza bati
Amaia Imazen izena aukeratu dute. Puente de Vallecas herriko plaza bati, herriaren alde lan egin duen emakume baten izena jarri nahi zioten, eta herritarren bozketan, Imaz izan da boto gehien jaso dituena: 6.396 guztira, parte hartu duten 12.356 lagunen erdia baino gehiago.
Amaia Imaz beasainen jaio zen, eta gaztetatik hartu zuen erlijioaren bidea. 80ko hamarkadan Vallecas herriko Compañía de María ordenean sartu zen. Bere parrokiarekin eta bizilagun elkarteekin elkarlanean jardun zuen, eta alfabetizazio lanak ere egin zituen, helduekin eta batez ere emakume ijitoen taldeekin.