Ordiziako eta Kantabriako mutilak, larunbateko partidaren aurretik.
Ordizia Basoa Banaketak saskibaloi taldeak, maila jetsierako postuetan badago ere, ez zizkion gauzak batere erraz jarri ligako lider den Santandergo Igualatorio Estela taldeari, 72-77 egin baizuten.
Kantabriarrek beren nagusitasuna erakutsi zuten hasieratik eta aurretik joan ziren aurreneko bi zatietan. Hirugarrenean, Ordiziakoek aurrea hartu zieten baina partida amaitzeko ia hiru minuturen faltan, epaileak hartutako hainbat erabakiren ondoren, kantabriarrek, markagailuan bederatzi puntu aurretik jartzea lortu zuten. Honenbestez, sailkapen nagusian 14. postuan daude Ordiziakoak.
Elkartasun keinua
Esklerosi Anizkoitzaren ikerketan aurrerapausoak eman daitezen, elkartasun keinua egin zuten Ordiziako eta Santandergo mutilek, partidaren aurretik. Hori horrela, ikerketaren alde eskumuturrekoak erosi era gero, argazkiak atera zituzten bi taldeek batera.