Salgai daude jaietako familia bazkarirako txartelak
Maiatzaren 2an izango da bazkaria eta txartelak apirilaren 22ra arte eskuratu ahalko dira
Aurtengo Santikutz jaietako familia bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte jada. Maiatzaren 2an izango da eta Saniko kuadrillak prestatuko du menua; nahi izanez gero, halere, norberak eraman dezake bere bazkaria. Txartelak salgai daude Oilarra, Karibe Zaharra eta Kukue tabernetan. Apirilaren 22ra arte eskuratu ahalko dira txartelak.












