UGLEn garatutako protesiari esker, korrika
Jon Artola korrikalariak bere ametsa bete du. Kirolari amorratua zen, baina hanka galdu zuen. Ametsetan ordea, korrika egiten zuen askotan, eta amets hori bete nahi zuen. UGLE lanbide eskolak eta Errenteriako Teknika etxeak elkarlanean garatutako protesi bati esker, berriz ere korrika egiteko gai da orain. ETBko Teknopolis saioak egin du erreportajea.