Eñaut Elorrietak Urretxun joko du maiatzaren 6an
Eñaut Elorrietak kontzertua egingo du maiatzaren 6an, 19:00etan, Urretxuko Tourseko San Martin elizan. Deserriko kantak diskoaren zuzeneko kontzertua eskainiko du eta kantaren batean ikastolako haurrak izango ditu lagun. Izan ere,
Eñaut Elorrietak kontzertua egingo du maiatzaren 6an, 19:00etan, Urretxuko Tourseko San Martin elizan. Deserriko kantak diskoaren zuzeneko kontzertua eskainiko du eta kantaren batean ikastolako haurrak izango ditu lagun. Izan ere, kontzertua Urretxu-Zumarraga ikastolak antolatu du, Kilometroak 2018 jaiaren baitan.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 eurotan, ikastolan, Kilometroak dendan eta taberna hauetan: Urretxuko Zona Zero eta Motz, Zumarragako Arkupe, Legazpiko Katilu, Beasaingo Plazape, Bergarako Pol Pol eta Oñatiko Txaketua eta Boga.