SOS Errefuxiatuak elkarteak ehunka errefuxiatu artatzen ditu Atenasen (Grezia) duen harrera zentroan; 300 gosari eta 600 bazkari egunean. Zaporeak euskal gobernuz kanpoko erakundeak laguntzen die eta Hotz Legazpik legazpiarrei aletxo bat jartzeko aukera emango die egunotan egingo duen kikara solidarioen salmentarekin.
Kikarak Toledoko (Gaztela) azken buztingileak egin ditu, handik Asturiasera bidali eta zeramikari batek haur errefuxiatuek, SOS?Errefuxiatuak elkarteko Atenaseko tailerretan, egindako marrazkiak gehitu dizkie. Hotz Legazpikoek diotenez, «kikarak arimaz eta elkartasunez beteta iritsi dira Legazpira». Hamar euroan salduko dituzte gaur
Laubiden, han pintxo potea egingo dutela baliatuta; bihar
Kale Nagusian pintxo potea izango da eta 19:00etatik aurrera salduko dituzte eta etzi
Azokan, ostiraletako merkatuan, jarriko dituzte salgai.
Bildutako dirua Itsas Salbamendu Humanitarioaren Mayditerraneo proiektuari eta SOS Errefuxiatuak taldeari emango diote, hain zuzen, Atenasen daukaten harrera zentroari.