Legazpiko Udalak San Jose auzoko 1 eta 3 atarien artean hornidurak berritzeko lanei ekin die. Lanen helburu nagusia da euri uren eta ur beltzen hodeiteriak eraikinen azpitik ez igarotzea.
Lanen iraupena, ondo bidean, bi hilabetekoa izango dela aurreikusi du Udalak eta euri uren zein ur beltzen bideak eraikinen azpitik ateratzeaz gain, edateko ur sarea berritzeko asmoa agertu dute. Bide batez, telekomunikazioetako eta argi indarraren kableak igarotzeko hodiak lurperatu egingo dituzte. Horrez gain, argiteria publikoa berrituko dute led argiak auzoan jarrita.
Aurrekontua
Legazpiko Udalak otsailean martxan jarri zuen lanak esleitzeko prozedura. Esleipena Lurkide enpresari egin diote eta proiektu osoaren aurrekontua
36.838 eurokoa da. Aurrekontuari aurre egiteko Legazpiko Udalak zati bat jarriko du eta Gipuzkoako Urak beste bat.
Udaletik adierazi dute lanek irauten duten bitartean auzotarrei eragozpenen bat edo beste suertatu ahal zaizkiela eta aldez aurretik ahalik eta txikienak izan daitezela saiatuko direla ohartarazi dute.