Urretxu eta Zumarragako Gure Esku Dagoren bilera
Urretxu eta Zumarragako Gure Esku Dago taldeak bilera deitu du datorren asteazkenerako, hilak 18. Urretxuko udaletxeko sarreran elkartuko dira, 19:00etan, ekainaren 10eko giza katearen berri emateko. Egun horretan, Gure Esku
Urretxu eta Zumarragako Gure Esku Dago taldeak bilera deitu du datorren asteazkenerako, hilak 18. Urretxuko udaletxeko sarreran elkartuko dira, 19:00etan, ekainaren 10eko giza katearen berri emateko. Egun horretan, Gure Esku Dago dinamikak Bilbo, Donostia eta Gasteiz lotuko ditu, giza kate batekin. Goierritarrak Arabara joango dira. Murgiara, hain zuzen ere. Urretxu eta Zumarragako Gure Esku Dago taldeak datorren asteko bileran eta giza katean parte hartzera gonbidatu ditu bizilagunak.