Euriteak hainbat arazo sortu ditu kale eta errepideetan
Euri asko bota zuen atzo, gelditu ere egin gabe. Errekak hazi egin ziren, eta uholde arriskua zegoela ere ohartarazi zuen Eusko Jaurlaritzak. Ordiziako Tximista zubipeko bidea, esaterako, itxi egin zuten atzo. Arazo gehienak ordea, lubiziek eragin dituzte. Bart gauean, Beasaingo Ezkiaga auzoan izan zen bat; Ordizia eta Beasain arteko errepidea itxi egin behar izan zuten.
Gaur goizean berriz, Itsasondon gertatu da beste lubizi bat, N-1 errepidean. Trafiko zuzendaritzak jakinarazi du auto pilaketak sortu direla Irungo norantzan, bidea itxi egin behar izan baitute. Auto pilaketa luzeak sortu dira, 8 kilometro ingurukoak. Larrialdi zerbitzuetakoak bidea garbitzeko lanean ari dira.
ERREPIDEA ITXITA #Lur_Jausia-gatik #N1 Km 424 #Itsasondo Irungo norantzan. #Autopilaketak, Desbideratzea 422. Km-ko irteeratik
CARRETERA CORTADA por desprendimiento en #N1 Pk 424 #Itsasondo sentido Irun, retenciones. El tráfico se desvía por la salida 422 #Trafikoa pic.twitter.com/V7Foxn4yMG — Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 2018(e)ko apirilak 12













