Sexu eta genero aniztasunaren aldeko Goierriko Zubiak taldeak komun komunak aldarrikatzeko ekitaldia egingo du gaur, 19:15ean, Beasaingo Arrano tabernan (Kale Nagusia, 12). Komun komunak izatearen garrantzia azalduko dute bertan, eta gizonezkoen eta emakumezkoen irudiak kenduko dituzte Arranoko komunetik. Era be-rean, beste taberna batzuei ere gonbidapena egin nahi diete komun komunen aldeko urratsa egin dezaten.
Goierriko Zubiak taldearen esanetan, komunak bi multzotan sailkatuta egoteak «arazo larriak» eragiten ditu: «Komunak edonork erabiltzeko izan behar dira. Sexu, genero eta ezarri dizkiguten estereotipoak alde batera utziz. Sexuak ez dauka inongo loturarik generoarekin».
Honela, Goierriko Zubiak gaineratu duenez, «komun tradizionalek transfobia sustatzen dute: genero dikotomiatik (emakume/gizon) ateratzen den oro diskriminatzen dute, eta gizar-teak esleitutako genero rolak hausten dituzte ere, beste batzuen artean».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.