N-1 errepidean izandako luizi batek auto ilarak eragin ditu zirkulazioan
Goizeko 08:00etan itxi dute errepidea Irungo noranzkoan, eta 16:30a aldera ireki dute berriro ere. Zortzi kilometrorainoko auto ilarak eragin ditu trafiko mozketakEromena izan zen nagusi Goierriko errepideetan atzo. N-1 errepidea itxita egon zen Itsaso...
Goizeko 08:00etan itxi dute errepidea Irungo noranzkoan, eta 16:30a aldera ireki dute berriro ere. Zortzi kilometrorainoko auto ilarak eragin ditu trafiko mozketak
Eromena izan zen nagusi Goierriko errepideetan atzo. N-1 errepidea itxita egon zen Itsasondo parean izandako luiziagatik. Badirudi egunotan eroritako euri kantite handiak eragin zuela luizia. Trafiko Zuzendaritzak 16:30a aldera jakinarazi zuen errepidea berriro irekita zegoela, zortzi ordutik gora itxita egon ostean.Atzo goizeko 08:00ak aldera gertatu zen luizia eta lokaztiak N-1 errepidea harrapatu zuen pare-parean. Hori dela eta, errepidea itxi egin behar izan zuten Irungo noranzkoan, eta berehala hasi ziren auto pilaketak sortzen. Zortzi kilometrorainokoak ere izan ziren hainbat unetan, Idiazabalerainokoak. Goiz osoan zehar egon ziren pilaketak gune horretan, eta arratsaldeko 16:00etan Ihurreraino iristen ziren ilarak.
N-1ean ez ezik, inguruko herri eta errepideetan ere izan zuen eragina ezbeharrak. Izan ere, errepide nagusiko ilarak ekidin nahian, herri barruko errepideetatik egin zuten ahalegina auto gidariek.
Gainera, N-1era hainbat sarbide itxita egon ziren, arazoa ez larritzeko asmoarekin. Senperetik N-1erako sarbidea esaterako, itxi egin zuten goizean zehar. Arama parean, berriz, autoak Gi-2131 errepidetik (nazional zaharra) bideratu zituzten, eta zirkulazioa oso motela izan zen Itsasondon eta Legorretan barrena. Arabatik eta Nafarroatik Irungo norabidean zioazen ibilgailuei, A-15 errepidea hartzeko deia egin zien Herrizaingo Sailak.
Sare sozialen indarra
Goiz-goizetik gidari ugari N-1 errepidean harrapatuta gelditu ziren. Beste behin ere sare sozialek haien indarra erakutsi zuten. Whatsapp bidez azkar hedatu ziren informazio eta irudiak.
Auto pilaketengatik 2 eta 3 ordu ere egon ziren harrapatuta ehundaka gidari.