Ekimena egitasmoan parte hartu dutenen erdiak lana aurkitu dute
Zumarragako Udalak Ekimena egitasmoa jarri du abian langabetuei lana bilatzen irakasteko eta parte hartu dutenen erdiak lana aurkitu du: hamalau lagunetik zazpik. Ekimena urrian jarri zuten abian. Sei hilabete horietan
Zumarragako Udalak Ekimena egitasmoa jarri du abian langabetuei lana bilatzen irakasteko eta parte hartu dutenen erdiak lana aurkitu du: hamalau lagunetik zazpik. Ekimena urrian jarri zuten abian. Sei hilabete horietan langabetuek taldean lan egin dute, lana bilatu dute, enpresekin harremanetan jarri dira, inteligentzia emozionala landu dute, helburuak finkatu dituzte, autoestimua eta formazioa hobetu dituzte…
Lan merkatuak eskatzen dituen konpetentziak garatzeko tailerrak ere egin dituzte: talde lana, marka pertsonala, inteligentzia emozionala eta saltzeko gaitasuna, lan elkarrizketa, autoestimua… landuz.
Bi taldetan
Lana bilatzeko orduan, bi taldetan banatuta lan egin dute: bata komunikazioaz eta eta marketinaz arduratu da, eta bestea giza baliabideez. Enpresa baten moduan lan egin dute: taldeko kideak ezagutzera eman dituzte eta horretarako webgunea, bloga eta Facebook orria sortu dituzte. Gainera, enpresekin harremanetan jarri dira eta eskaintzak jaso dituzte.
Hamalautik zazpik lana aurkitu dute. Gainontzeko guztiak lana bilatzen ari dira, sei hilabete hauetan ikasitako guztia erabiliz. Lana bilatzen ikasteaz gain, jarrera aktiboagoa eta baikorragoa eskuratu dute.
Lana aurkitu duenetako bat Saida Abara da. Marokoarra da jaiotzez, eta 35 urte ditu. 15 urte daramatza gure artean. Orain arte zaintzaile eta sukaldari lanetan aritu da, eta Ekimena egitasmoari esker zaintzaile bezala lan egiten ari da. Etxeko lanak ere egiten ditu. «Ikastaroan asko ikasi dut: indartsuagoa sentitzen naiz, elkarrengandik ikasi dugu…», aipatu du.
Zumarragako Udalak egitasmo honekin jarraitzeko asmoa du. Horretaz gain, merkatariei diru-laguntzak eman behar dizkie, lokal hutsak ekintzaileen esku jarri behar ditu, merkatarien artean belaunaldi aldaketa bultzatu behar du, izaera berritzailea duten enpresei laguntza eskaini behar die…
Zumarragako langabezia tasa %11,5ekoa da. Azken urtebetean %1,8 jaitsi da, baina oraindik Goierri garaiko altuena da.