Liher, Governors eta Itziarren Semeak, Lazkaoko jaietan
Ostiralean hasiko dira Lazkaoko San Prudentzio jaiak, eta aurten ere, musika eta kontzertu aukera zabala izango da. Besteak beste, Liher, Governors, Bi Bala, Itziarren Semeak eta Voltaia taldeek joko dute.
Ostiralean, Lazkao Txiki Musika Eskolako konbo taldekoek zabalduko dute egitaraua, 23:00etan. Haren atzetik, herriko musika taldeak ariko dira: LDL21, Mauka eta BigBadMan.
Larunbatean, kontzertu hirukoitza izango da plazan. Arratsaldeko 20:00etan, Unidad Alavesa taldeak joko du. 23:30ean, Liher izango da; eta 01:30ean hasita, Governors taldea.
Datorren astean zehar atsedena hartuko dute jaiek, baina apirilaren 27an hasiko da martza berriz ere. Drindots taldeak girotuko du ostiral gaua. Larunbatean (hilak 28) berriz, Nogen taldea ariko da 20:00etan hasita. Gaua bukatzeko, Oihan Vegak musika jarriko du, plazan.
Festak bukatzeko berriz, igande arratsaldean (hilak 29), play backa egingo dute, eta ondoren, Kantu Kolore eta Ilargi Beltza taldeekin dantzaldia izango da.
Txosnetan ere kontzertu sorta
Lazkaoko Txosna Batzordeak ere bere egitaraua antolatu du datozen bi asteburuetarako. Ostiral honetan, Trini Fox, Voltaia eta Rodeo ariko dira, gauerdian hasita. Larunbatean berriz, DJ Zigor-ek jarriko du musika. Hilaren 27arako ere, kontzertu handia antolatu dute. Bi Bala, Itziarren Semeak eta Ezinke ariko dira. Larunbatean berriz (hilak 28), Breaking Brokkoli, Kop eta Alerta Gorria gonbidatu dituzte. Eta egitaraua ixteko, DJ Bull etorriko da, astelehen gauean.