Energia aurrezteko tailerretan lehena gaur da Gabirian
GABIRIA // Udalak antolatuta, Gipuzkoa Argitu programako ikastaroa egingo da, gaur, Gabirian. Etxe, saltoki nahiz enpresako argindar kontsumoa gutxitzeko aholkuak eta bitartekoak emango dituzte, bi tailerretan. Lehen saioan, gaur 18:00etan kultur etxea...
GABIRIA // Udalak antolatuta, Gipuzkoa Argitu programako ikastaroa egingo da, gaur, Gabirian. Etxe, saltoki nahiz enpresako argindar kontsumoa gutxitzeko aholkuak eta bitartekoak emango dituzte, bi tailerretan. Lehen saioan, gaur 18:00etan kultur etxean, argindar fakturari eta datuei buruz jardungo dira. Ahal duenak, norbere ordenagailua eramateko eskatu dute.