Dantzari Txiki Eguna ospatzen ari dira Legazpin
Santikutz jaien atarian, 11 dantza talde elkartu dira Legazpin Dantzari Txiki Eguna ospatzeko
Dantzari Txiki Eguna ospatzen ari dira gaur, Legazpin, urtero bezala, Santikutz jaien aurreko asteburuan. Aurtengoa 33. edizioa da, eta Legazpiko Korosti eta Sustraia Dantza Taldeez gain, beste 9 taldek hartu dute parte: Oñatiko Oñatz Dantza Taldeak, Iruñako Oberenak, Urretxuko Lurrakek, Aguraingo Jeikik, Antzuolako Oinarinek, Berako Gure Txokoak, Gabiriako Goruntzek, Urretxu-Zumarragako Irrintzik eta Beasaingo Aurtzakak.
Goizeko 11:00ean elkartu dira Dantza Talde guztiak Laubide Auzoan. Ondoren, kalejira egin dute Legazpiko kaleetan barrena, eta bazkal aurretik Euskal Herria plazan dantzaldia eskaini dute, 13:15etan. Arratsaldean berriz, Bikuñaenea plazatik irten eta Euskal Herria plazarainoko ibilbide egingo dute dantzan.