Legorretan, dantzari txikien bilgune
Herriko Irrintzi-Alai taldeko dantzariez gain, Goierriko beste lau dantza taldetako haurrek hartu dute parte
XVIII. Dantzari Txiki Eguna ospatu dute gaur, Legorretan. Bertako Dantza Taldeak, Irrintzi Alaik, eta udaleko Kultura batzordeak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Herriko dantzariez gain, Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Amets-Bide eta Urdaneta eta Zaldibiako Iztueta Dantza taldeko haurrek hartu dute parte.
11:00etan bildu dira dantzari guztiak Legorretako Korta eta Zapas enparantzan. Bertan hamaiketakoa egin ostean, desfilean irten dira 12:00etan. Kaleak eta auzuneak dantzaz eta musikaz josi dituzte, tarteka piezak dantzatuz. Goizeko kalejiraren ondoren, 13:00etan, plazan hainbat dantza egin dituzte, eta bazkaltzera joan dira hori amaitzean.
16:30etatik aurrera, karaokea eta dantzaldia burutzen ari dira, herri antzokian.