Biktimen mahai-ingurua gaur, eta 'Pasaiako Badia' dokumentala bihar
Loinazko San Martin plaza Memoriaren Plaza bihurtu da aste honetan, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak antolatuta. Testigantzak oinarri dituen erakusketa ibiltaria igandera arte egongo da zabalik.Memoriaren eraikuntzan he...
Loinazko San Martin plaza Memoriaren Plaza bihurtu da aste honetan, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak antolatuta. Testigantzak oinarri dituen erakusketa ibiltaria igandera arte egongo da zabalik.
Memoriaren eraikuntzan herritarren parte hartzea sustatzea da egitasmoaren helburua, elkar entzuteko espazioa sortuz, gogoeta eragiteko. Era horretan, gaur, 19:00etan, biktimek mahai ingurua egingo dute eta bihar, 19:30ean, Usurbe Antzokian, zine forum saioa izango da. Pasaiako Badia dokumentala ikusi ondoren, dokumentalaren egileekin eta senitartekoekin solasaldia egiteko aukera izango dute bertaratuek.
Transmisioa ere bada Memoriaren Plazaren helburua. Aste honetan, Beasaingo, Legazpiko eta Ordiziako hainbat ikastetxetako 16 talde hurbilduko dira Memoriaren Plazara. «Ikasleek memoria eraiki eta hausnarketa kritikoa egiteko behar dituzten gakoak ezagutzea da helburua», adierazi zuen Aintzane Ezenarrok inaugurazio ekitaldian.
Dokumentalak karpan
Goiz eta arratsalde dago irekita karpa, eta testigantzez gain, hainbat filma eta dokumental ere ikus daitezke bertan: lanegunetan, 16:00etan Heriotzaren triangelua; 17:00etan, El valor de la autocritica; eta 18:00etan Yoyes; eta jaiegunetan, 13:00-etan Reconciliacion eta 15:00-etan, Oinatz galduak.












