Eñaut Elorrieta Ken 7 taldeko abeslariak kontzertua egingo du maiatzaren 6an, 19:00etan, Urretxuko Tourseko San Martin elizan. Deserriko kantak diskoaren zuzeneko kontzertua eskainiko du eta kantaren batean ikastolako haurrak izango
![14febrer-elorrieta-gran](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/03/14febrer-elorrieta-gran.jpg)
Eñaut Elorrieta Ken 7 taldeko abeslariak kontzertua egingo du maiatzaren 6an, 19:00etan, Urretxuko Tourseko San Martin elizan.
Deserriko kantak diskoaren zuzeneko kontzertua eskainiko du eta kantaren batean ikastolako haurrak izango ditu lagun. Izan ere, kontzertua Urretxu-Zumarraga ikastolak antolatu du, Kilometroak 2018 jaiaren baitan.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 eurotan, ikastolan, Kilometroak dendan eta taberna hauetan: Urretxuko Zona Zero eta Motz, Zumarragako Arkupe, Legazpiko Katilu, Beasaingo Plazape, Bergarako Pol Pol eta Oñatiko Txaketua eta Boga.