Ezkioko Udalaren eta Yartu kultur elkartearen eskutik, etzi, ostirala, Ezkio Eusko Folkloren liburua aurkeztuko dute udaletxean, 18:00etan.1921ean Joxe Migel Barandiaran antropologo eta etnologoak sortutako Eusko Folklorearen Urtekarian Ezkiori buruzko...

Garaion baserria, Ezkion. // Ondaregia
Ezkioko Udalaren eta Yartu kultur elkartearen eskutik, etzi, ostirala,
Ezkio Eusko Folkloren liburua aurkeztuko dute udaletxean, 18:00etan.
1921ean Joxe Migel Barandiaran antropologo eta etnologoak sortutako
Eusko Folklorearen Urtekarian Ezkiori buruzko hiru lan jasotzen dira. Atalok etzi aurkeztuko dituzten liburuan argitara eman dituzte. Liburuak 147 orrialde ditu, 30 argazki, mapak, planoak, marrazkiak…
Liburuak biltzen dituen hiru atalak honakoak dira:
Pueblo de Ezquioga, Sinforoso de Ibarguren, 1927;
La cocina rural en Ezquioga, Sinforoso de Ibarguren, 1963-1964; eta
Abeltzaintza gaur egun eta mende honen hasieran Ezkioko Herrian, Joseba Zendoia, 1984.
Aurkezpenean Ezkioko zinegotzi Iñaki Mendigurenek hartuko du hitza. Ondoren, Abel Ariznabarretak hitz egingo du, Eusko Folklore urtekariaren zuzendariak. Joseba Zendoia abeltzaintzari buruzko lanaren egilea ere bertan izango da eta Ariznabarretak hitz egin ondoren mintzatuko da. Jose Inazio Etxezarreta alkatearenak, eta Marilu Pildain zinegotzi eta Yartu elkarteko lehendakariarenak izango dira azken hitzak.
Aurkezpenera inguratzen direnen artean liburuak doan banatuko dituzte eta mokadutxoa ere eskainiko dute aretoan bertan.