La Salleko kantxara itzuliko da saskibaloia, 30 urte beranduago
Gaur, 20:15ean, nesken infantil handi taldeak jokatuko du.
Badira 30 bat urte La Salle ikastetxeko kantxan BKL-ek partida ofizialik jokatu ez duela. Gaurtik aurrera, ordea, partida ofizial bat jokatuko da astero. Gaur, 20:15ean, nesken infantil handi taldeak jokatuko du Oiartzungo Skt-ren aurka. Arri BKL-k eskerrak eman nahi dizkie La Salle ikastetxeari eta udalari, «aukera polit hau edukitzeagatik».
Seniorrak kanpoan
Senior mailako mutilek Donostian jokatuko dute bihar, 18:00etan, Aiete kiroldegian eta neskek Bilbon, 20:00etan, Jesuiten ikastetxean.
Mutilak bolada onean dira azkeneko partida ere, 83-79 irabazi zien Tolosako Takeri. Emozio handiko partida izan zen, luzapenean erabakitakoa. Lehenengo bi laurdenetan etxekoak izan ziren nagusi (41-28), baina gainerako bi zatietan tolosarrak; azkenenean, 72-72 berdindu zuten. Luzapenean 11-7 nagusitu ziren Arri BKL-koak, 83-79 bukatuz. Jon Lekuona entrenatzailearen esanetan, beste behin ere, «ikaragarria» izan zen zaleen babesa.












