Beasain eta Ataun eskuz ariko dira pilotan; Zumarraga gomazko paletan, eta Lazkao, Olaberria eta Ordizia pala motzean eta larruzko paletan. Bi partidatara jokatuko dituzte kanporaketak
Aurtengo Gipuzkoako herriarteko pilota txapelketa bidea egiten hasia da dagoeneko; asteazken iluntzean, kanporaketen zozketa egin baitzen Astigarragako Petritegi sagardotegian. Eskuzko modalitatean 19 herri sartu ziren zozketan. Tartean dira Beasain eta Ataun. Iazko herriartekoarekin alderatuz, Beasain eta Aia berriak dira; Lazkaok berriz, ez du izenik eman aurtengo herritartekoan, eta Adunak, Arrasatek eta Oriok ere ez.
Gomazko paletan, berriz, 16 herri ariko dira; Goierrikoa bakarra, Zumarraga. Lehenengo aldiz jokatuko da modalitate horretan eta antolatzaileen esanetan, «oso erantzun ona jaso du deialdiak, 16 taldek eman baitute izena». Pala motzean eta larruzko paletan azkenik, 8 herriren ordezkaritza izango da, besteak beste, Lazkao, Olaberria eta Ordizia. Zesta puntan ere ariko dira gipuzkoarrak, baina kasu honetan, Goierriko talderik ez da izango.
Goierriko ordezkaritzari dagokionean, maiatzeko bigarren eta hirugarren asteburuan jokatuko dituzte lehenengo kanporaketak, bi partidara. Eskuzko finala ekainaren 30ean jokatuko da; gomazko paletakoa ekainaren 24an; eta pala motzekoa, ekainaren 10ean.
Bi partidatara
Kanporaketak bi partidara jokatuko dira. Maiatzaren 20an eta 27an, Beasainek Oiartzun izango du aurkari eta Ataunek Errenteria. Palakoek, maiatzaren 13 eta 20ko asteburuan jokatuko dute: Zumarragak Astigarraren aurka, Olaberriak Andoainen aurka, Lazkao Donostiaren aurka eta Ordizia Oiartzunen aurka.
-
-
Eskuzko kanporaketak
-
-
Gomazko paleta
-
-
Pala kanporaketak