Zazpigarren Bertsomovieda ere, kalitatezkoa
Gaur iluntzean, Igartzako jauregian, 7. Bertsomovieda lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin da. Beasaingo Arrano kultur elkarteak antolatu eta Orkli kooperatibak eta Beasaingo Udalak laguntzen duen bertsoz eta irudiz osatutako lehiaketara, hamar lan aurkeztu dituzte aurten; helduetan lau lan eta gaztetxoetan sei. Gaztetxoen atalean, Beasaingo La Salle ikastetxeko ikasleek bi lan aurkeztu dituzte. Iñaki Apalategi antolatzailearen esanetan, parte hartzean aurten beherakada bat izan bada ere, kalitateari dagokionean, beste urteetan adinakoa izan da.
Lan irabazleak eta lehiaketara aurkeztutako lanak, www.bertsomovieda.com webgunean ikus daitezke. Antolatzaileen esanetan, “ez da lan erraza izan, eta beti bezala pena handiz utzi ditugu saririk gabe lanik gehienak, baina erabakia hartuta dago”. Sari guztiak, Goierritik kanpora joan dira:
Sarituak
Helduen mailako saria: 1.000 euro. Emakume Meatzariak (Egilea: Marruka, Portugaleteko proiektu komunikatibo herrikoia ) – http://www.bertsomovieda.com/?p=1172.
Gazteen mailako saria: 300 euro. Berdin Eskubideetan (Egileak: Lesakako Bertso-eskolako gazteak) –http://www.bertsomovieda.com/?p=1174
Bertsorik onenak: 250 euro. Dastatu (Egileak: Txakur Gorria taldea). http://www.bertsomovieda.com/?p=1170
Publikoaren saria: 500 euro. Emakume Meatzariak (Egilea: Egilea: Marruka, Portugaleteko proiektu komunikatibo herrikoia) – http://www.bertsomovieda.com/?p=1172
Aipamena: 200 euro. Dastatu (Egileak: Txakur Gorria taldea) – http://www.bertsomovieda.com/?p=1170
Aipamena: 200 euro. Zertarako ezkutatu? (Egileak: (June Agirrebaltzategi Durana, Itsaso Etxaburu Goikoetxea eta Maialen Vicente Apiñaniz) – http://www.bertsomovieda.com/?p=1176