Fabrikazio Aditibo Industrialaren inguruko masterra eskainiko dute Mondragon Unibertsitateak, IK4-Lortek-ek eta Goierri Eskolak
Goierri Eskolak, Mondragon Unibertsitateak eta IK4-Lortek zentro teknologikoak indarrak batu dituzte urritik aurrera Goierri campusean emango den Fabrikazio Aditibo Industrialaren inguruko masterra elkarrekin martxan jartzeko. Ekimena aitzindaria da mota horretako formakuntza eskaintza oso urria delako Europa mailan eta estatu mailan. Formakuntzaren baitan 3D inpresioa landuko da metaletan, karbono-zuntzezko konpositeetan, biomaterialetan eta plastikoetan.
Masterraren inguruan informazio gehiago jaso nahi dutenentzat, informazio saio bat egingo da maiatzaren 7an, astelehena, 18:00etan, Goierri campusean.