«Kanpoan nintzela Idiazabalgo jendea, zuhaitzak eta mendia eman ditut faltan»
Edurne Urrestarazu (Idiazabal, 1993) Antropologia Bisualeko masterra amaitzen ari da. Bestetik, Barandiaran Fundazioak emandako beka bati esker, Arabako Errioxako ardoei buruzko ...
Edurne Urrestarazu (Idiazabal, 1993) Antropologia Bisualeko masterra amaitzen ari da. Bestetik, Barandiaran Fundazioak emandako beka bati esker, Arabako Errioxako ardoei buruzko ikerketa bat ere egiten ari da. Erasmus programaren bitartez, Islandian egon zen, eta gero, ondorengo hiru urteetako udak han pasa ditu lanean. Esko ziako Saint Andrews unibertsitatean ere ikerketa laguntzaile aritu da denbora batez. Orain, Idiazabalen da berriz, baina kanpoan izan denean bertako jendea, zuhaitzak eta mendiak eman dituela faltan aitortu du.
Zein zaletasun dituzu?
Idaztea, entzutea, hizkuntzak, mendia, puntua egitea eta argazkilaritza.
Liburu bat?
Patti Smith-en Just Kids.
Musika talde bat?
Leire Project.
Abesti bat?
Unearen arabera.
Janari bat?
Amonaren larunbateko arroza.
Edari bat?
Arabako Errioxako ardoa konpainia onean.
Oporretarako leku bat?
Ezagutzen ez dudan edozein.
Goierriko txoko bat?
Arantzamendi.
Amets bat?
Transiberiarra egitea.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Etxetik urruti nengoela lagunek bidalitako lore sorta.
Idiazabalgo alkate bazina?
Herritarrentzako herritarrekin lan egingo nuke.
Idiazabalen biziko ez bazina?
Itsasoa eta mendia gertu dituen lekuren batean.