Santikutz eguneko toka txapelketak baditu irabazleak
Segurako beheko auzoan Santikutz eguna ospatu zuten atzo iluntzean. Herritarren arteko toka txapelketa izaten da ekitaldi nagusietako bat eta aurten, helduetan Mila Begiristain eta Iñaki Elorza izan dira irabazleak; haurretan, berriz, Izar Telleria eta Aritz Rodriguez.