Arri BKL-k irabazi egin du denboraldiko etxeko azken partida
KIROLA // Partida borobila jokatuz, garaipena eskuratu zuen Euskal Ligako lehenengo mailako Arri BKL-ko saskibaloi tal-deak denboraldiko etxeko azken partidan; 77-61 irabazi zion Askatuak taldeari. Baina beste behin ere, denboraldi osoan bezala, zal...
Partida borobila jokatuz, garaipena eskuratu zuen Euskal Ligako lehenengo mailako Arri BKL-ko saskibaloi tal-deak denboraldiko etxeko azken partidan; 77-61 irabazi zion Askatuak taldeari. Baina beste behin ere, denboraldi osoan bezala, zaleak izan ziren garaileak. Antzizar kiroldegiko harmailak jendez beteta eta taldea animatzen aritu ziren etengabe. Zaleen babesa eskertu nahi izan du klubak, eta jokalariek ere, esker oneko pankarta atera zuten partidaren bukaeran. Bestalde, liga irabazi eta mailaz igotzea lortu duen Goierri Kirol Elkartea zoriondu nahi izan dute.












