Hasi dira Azintzio jaiak
Legorreta festa giroan murgildu da Sabino Fernandezek suziria bota ondoren
Azintzio jaien hasiera ofiziala suziriaren jaurtiketarekin izan da, baina aurretik Gazte Piku asanbladak antolatutako pilota txapelketa herrikoiaren finala jokatu da. Partida 17:00etan hasi da eta Eneko Gerrerok eta Urtzi Larreak osatutako bikoteak Aitor Bergantiñosi eta Aitor Zunzunegiri irabazi die.













