Turismo sektoreko profesionalek Goierri bisitatu dute gaur goizean
Aldundiko Turismo Departamentuak, Explore San Sebastin Region turismo bulegoaren bidez, bost bisita tekniko antolatu ditu urtean zehar Gipuzkoako turismo sektoreko profesionalei aukera emateko lurraldea eta haren eskualdeak, leku bereziak eta altxorrak bertatik bertara ezagutzeko. Gaur goizean, Ordizian izan dira. D’Elikatuz zentroa eta azoka bisitatzeko aukera izan zuten. Azokan erosketaren bat edo beste edo beste egin dute gainera.
Ondoren, Segurako gaztandegi bat bisitatu dute: instalazioak ezagutu, eta Idiazabal gazta dastatzeko aukera ere izango dute. Txindokiren magaletan, Txindokiko Itzala abentur parkeara hurbildu, eta, segidan, Tolosara joan dira.