Urretxuko Udalak sei pertsona kontratatuko ditu igerilekuan lan egiteko
Urretxuko Udalak hiru sorosle eta harrerarako hiru langile kontratatuko ditu uda honetan Pagoetako igerilekuan lan egiteko. Izena emateko epea bihar itxiko dute, 14:00etan. Kontratatuek %77ko lan-jardunaldia izango dute, ekainaren 9tik
Urretxuko Udalak hiru sorosle eta harrerarako hiru langile kontratatuko ditu uda honetan Pagoetako igerilekuan lan egiteko. Izena emateko epea bihar itxiko dute, 14:00etan. Kontratatuek %77ko lan-jardunaldia izango dute, ekainaren 9tik irailaren 9ra bitartean. Interesdunek, urretxu.eus webgunean eta udaletxean aurkituko dituzte eskaera orriak eta oinarriak.