Zaldibian egingo dute 'Iragana, lahar eta larrosa' lana segurarrek, etzi
Antzokian izango da antzerki emanaldia, ostiralean 22:á03ean. Sarrera 5 euroan salgai. 13. emankizuna du Segurako taldeakSegurako herritar talde batek sortu eta eszenaratutako Iragana, lahar eta larrosa antzerkia Zaldibian ikusteko modua izango da, os...
Antzokian izango da antzerki emanaldia, ostiralean 22:á03ean. Sarrera 5 euroan salgai. 13. emankizuna du Segurako taldeak
Segurako herritar talde batek sortu eta eszenaratutako Iragana, lahar eta larrosa antzerkia Zaldibian ikusteko modua izango da, ostiralean 22:30ean, antzokian. Sarrera 5 euro da.Oroimen historikoaren ariketa bat da herri antzerkia. 1923tik 1936ra arteko epean girotua dago, Goierriko herri batean. Primo de Riveraren diktadura eta Errepublika garaia islatzen ditu. Lourdes Imaz segurarrak idatzia da, eta hark zuzenduko du antzezlana. Segurako 15 aktorek parte hartuko dute.
Legazpin ekainaren 2an
Iragana, lahar eta larrosa herri antzerkiak urtebete kunplitu du, justu. 2017ko maiatzaren 13an estreinatu zuten, Seguran. Harrezkero, 12 emankizun egin dituzte. Zaldibiako etziko saioaren ondoren, maiatzaren 13an Lizarran (Nafarroa) izango dira, eta ekainaren 2an Legazpin.












