Gipuzkoako bide berdeak suspertzeko jardunaldiak hasi dituzte Zumarragan
Gipuzkoako Foru Aldundiak jardunaldi batzuk antolatu ditu bide berdeak suspertzeko. Jardunaldi hauek gaur hasi dira eta bihar jarraituko dituzte, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. 100 lagun baino gehiago ari dira parte
Gipuzkoako Foru Aldundiak jardunaldi batzuk antolatu ditu bide berdeak suspertzeko. Jardunaldi hauek gaur hasi dira eta bihar jarraituko dituzte, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. 100 lagun baino gehiago ari dira parte hartzen. Irekiera ekitaldian Denis Itxaso eta Marisol Garmendia diputatuek eta Mikel Serrano alkateak parte hartu dute. Helburua mugikortasun jasangarria eta turismo berdea bultzatzea da. Gipuzkoan sei bide berde daude eta horietako batek Zumarraga eta Azpeitia lotzen ditu.