Herriko kuadrilla ezberdinak paella onena prestatzeko ahaleginean bildu dira herriko pilotalekuan.
Legorretan Azintzio jaiak azken txanpan sartu dira. Eguraldi txarrari muzin egin, eta herriko pilotalekuan zuten gaur eguerdian hitzordua legorretarrek. Ohiko paella lehiaketa jokatu dute bertan, eta herriko kuadrilla ezberdinak buru belarri zebiltzan suaren aurrean nork paella onena egingo.
Mozorro eguna era bada gaurkoa; eta den denak ez baziren ere, mozorroturen bat edo beste bazebilen eguerdi aldean herriko plazan. Ordu berean, plazan txakolin dastatzea ere egin dute, karpapean. Iraunkorrak txarangak alaituta dantza giroan joan da ekitaldia.
Arratsaldean, 18:00etan wipeout puzgarria izango da gazte zein helduentzako. Gauean berriz, Burrunba elektrotxarangarekin dantzaldia. Bihar agurtuko dituzte azintzioak Legorretan. Solano musika eskolako ikasleek kalejira egingo dute 12:00etatik aurrera. Haurrentzako antzerkia izango da 13:00etan, herri kirolak 18:30ean Harripila kiroldegian eta jaiei amaiera emateko ekitaldia 20:30ean.
Gaur eguerdiko argazki galeria ikusi jarraian.