Sagardotegira txangoa egingo dute Zaldibiatik, zapatuan
ZALDIBIA // Gailurrerantz elkarteak irteera du, larunbatean, Oiartzundik Larrarte sagardotegira oinez (14 km). Han bazkalduko dute. Autobusa 08:30ean irtengo da. Langileek 34 euro eta langabeek 26 ordainduko dute. Izena biharko eman behar da.












