Labe Lanek apirilean Bilbon Euskadiko kopa irabazi zueneko argazkia.
Bihar, larunbata, VRAV Quesos Entrepinares izango dute aurrez aurre Ordiziako rugby taldeek. Alde batetik, Garabi Goierri Ordiziak Ohorezko B mailara igotzeko finalerdia jokatuko du Valladoliden. Bestetik, Labe Lanek Valentzian jokatuko du, Estatuko txapelketa irabazteko lehian, Euskadiko txapelketa girabazi eta gero.
Xabi Rodriguez eta Mikel Marotiasen mutilak Pepe Rojo zelaian lehiatuko dira larunbatean 15:00etan. Emaitza ona lortzen saiatu beharko dira, datorren astean Altamiran itzulerako partidua lasaiago jokatzeko. Lehenengo kanporaketan, Vilagarcia de Arousako Os Ingleses taldea kanporatu zuen Garabik.
VRAC-en kontra jokatuko dute baita 16 urtez azpikoek Espainiako txapelketako lehenengo partida. Harkaitz Garmendia eta Jabi Perlinesek zuzendutako taldeak, hiru partida jokatuko ditu Valentziako La Olivan: larunbatean, 10:00etan Gaztela-Leongo txapeldunaren kontrakoa, egun berean eguerdian San Cugat Kataluniako irabazlea izango du aurkaria eta igandean 09:30ean Alcobendas, Madrilgo bigarrenaren kontra jokatuko du. Talde handiak denak eta aukera paregabea Ordiziako jokalarientzat.