Arri BKL.
Lauko Finala jokatu du asteburuan Beasaingo Arri BKL-ko infantil handi mailako taldeak eta txapelarekin itzuli dira Beasainera.
Larunbatean, Donostiako Easoren aurka jokatu zuten final erdia. Parekatua izan en partida, baina azkeneko zatian, Hodei, Mikel, Xabi, Aimar, Haritz, Urko, Adam, Itoiz, Asier, Elan, Urko P., Jon, Adur eta Joseba nagusitu ziren.
Atzo, berriz, final handiaren txanda izan zen. Donostiako Axularren aurka jokatu behar izan zuten beasaindarrek, denboraldi osoan partidarik galdu ez duen taldearen aurka. Baina atzo, historia irauli, eta partida berdinduan, 60-61 nagusitu ziren beasaindarrak. Partidaren amaieran, ikaragarria izan zen zoramena.