Beasain Hiria eta Igartza Saria argazki lehiaketako irabazleak.
54. Beasaingo Hiria argazki lehiaketako sari banaketa egin zen atzo iluntzean, Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan; 740 lan aurkeztu dituzte 187 egilek. Bosco Merkadalek, Andres Indurainek eta Benito Canterok osatu dute aurten epaimahaia. Euskal Federaziaoren (CEF) babesa izateaz gain, aurten, lehen aldiz, Confederacion Española de Fotografiaren babesa ere jaso du Argizpik antolatutako lehiaketak. Honela, Argizaiola lehiaketarako puntuagarria izatearekin batera, argazkilari aukeratuek CEFek ematen dituen aipamenak jasotzeko puntuak eskuratu dituzte.
Sarituak ondorengoak izan dira:
Beasain Hiria:
- Argizaiola lehiaketarako sailkatuak: Oscar Manso, Manu Barreiro eta Asier Garagarza.
- CEF ohorezko aipamenak: Gorka Elarre, Tino Guijarro, Jordi Ventura eta Asier Garagarza.
- Igartza Saria eta CEF ohorezko aipamena: Agustin Gurrutxaga.
- Herriko saria eta CEF ohorezko aipamena: Manu Barreiro.
- Hirugarren saria: Carlos Lopez.
- Bigarren saria: Oscar Manso.
- Lehenengo saria: Cesar March.
Aukeratutako argazkiak ikusgai daude Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan.