Beasainek 2-1 galdu du herriartekoan Oiartzunen aurka
Eskuko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan Beasainek 2-1 galdu zuen Oiartzunen aurka.
Kadetetan 22-11 galdu zuten eta markagailuak erakusten duena baino partidu gogorragoa izan zen: “Ondo aritu ziren beasaindarrak, batez ere Beñat Enbil, baina ezin izan zuten”.
Jubenilek 22-3 galdu zuten eta afizionatuek 22-0. Afizionatuek “partida perfektoa egin zutela esan daiteke, hutsik egin gabe, eta denean asmatuz”.
Asteburuan itzulerako partida jokatuko dute Antzizar Kiroldegian, eta oraindik ere aukera badute beasaindarrek kanporaketa gainditzeko, “oso zaila daukagun arren”.
8 tanturen eta partidu baten desabantaila daukate.