Irati Zubizarretak Kilometro Bertikalen Espainiako Txapelketa irabazi du
Kilometro Bertikalen junior mailako Espainiako Txapeldun berria da Irati Zubizarreta korrikalari beasaindarra. Arredondon (Cantabria, Espainia) jokatu zuten proba, atzo. Zubizarretak 50 minutu eta 25 segundotan bukatu zuen lasterketa, bigarren egin zuen Marta Llagostera kataluniarrari minutu eta erditik gorako aldea aterata.
Garaipen horri esker, Italian jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkapena ere lortu du beasaindarrak. Hurrengo erronka, ordea, Zegama-Aizkorriko kilometro bertikala izango du Zubizarretak.