Ekainaren 8an eta 16an, Antzizar Kiroldegian jokatuko dira . Iraitz Zubizarreta, Beñat Garmendia, Jon Ander Albisu eta Iker Irribarria goierritarrek jokatuko dute. Emakumezkoen partida ere izango da.
Antzizar Kiroldegian jokatuko diren bi pilota partidak aurkeztu dituzte gaur.
Iaz hasitako bideari jarraituz, Beasaingo Udalak hitzarmena sinatu du Aspe eta Asegarce pilota enpresekin, Antzizar kiroldegian goi mailako partidak antolatzeko helburuarekin. Era honetan, San Fermin pilota txapelketako bi kanporaketa jokatuko dira: ekainaren 8an Aspe k antolatuta eta ekainaren 16an Asecagarcek antolatuta. Goierriko eta inguruko pilotariek hartuko dute parte, eta aurten lehenengo aldiz, neska piltoarien partida ere izango da. Bi pilota jaialdietarako sarrerak ostiralean jarriko dira salgai, kiroldegian bertan.
Ekainaren 8an
Aspek antolatutako jaialdian, ekainaren 8an, 22:00etan hasita,
III. Etorkizuneko ETB Torneoaren barruan, Zabala eta Etxeberria?Iraitz Zubizarreta ataundarraren eta Beñat Garmendia beasaindarraren aurka lehiatuko dira. Lau t’erdiko San Fermin Torneoan, berriz, Julen Retegi Iker Irribarria aramarraren aurka eta Aitor Mendizabal antzuolarra Danel Elezkanoren aurka.
Ekainaren 16an
Asegarcek ere beste hiru partida iragarri ditu. Batetik, Leire Garai eta Olatz Ruiz de Larramendi Arrate Bergara eta Miriam Arrillagaren aurka. Bestetik, Arteaga II-Ladis Galarzaren eta Peña II-Albisuren artekoa. Eta azkenik, Lau t’erdiko San Fermin Torneoaren barruan, Bengoetxea VI. Victor, Artola edo Lasoren aurka.