Txapagain taldeko Aratz Otaegi Gipuzkoako txapeldun talentuen eskuz banakako txapelketan
Asteburu bikaina izan da Ordiziako Txapagain Pilota Elkartearentzat, izan ere, Aratz Otaegi pilotari gaztea, Gipuzkoako talentuen eskuz banakako txapelketan garaile izan baita alebin mailan. Horrez gain, Malerrekako Josetxo Ezkurra memorialean ere txapeldun izan da. Bi finaletan Urretxuko Oier Ibarluzearen aurka aritu zen. Lehenengoan 16-6 irabazi zion, bigarrenean berriz 18-11.