Zeraingo eta Legazpiko ondarea ere bisitatuko dituzte.
Burdinaren Bideko kideak atzo Beasainen.
2004an sortu zuten Pirinioetako Burdinaren Bidea Okzitaniako, Andorrako, Kataluniako eta Euskal Herriko zenbait erakundek, siderurgiak utzitako aztarnak eta jarduera horrek utzitako ondarea ezagutarazteko. Foru aldundiarekin batera, burdinarekin lotura duten Beasain, Ormaiztegi, Mutiloa, Zerain eta Legazpiko Lenbur Fundazioa daude taldean.
Atzo hasi eta bihar arte, Burdinaren Bideko bazkideak bisitaldiak Goierrin elkartu dira, Goierriko eta Gipuzkoako ondarea ikusteko. Igartzan lan bilerak egitearekin batera, atzo, Zeraingo ondarea ezagutzen izan ziren, gaur Igartzako Monumentu Multzoa ezagutuko dute eta bihar Legazpira joango dira.
Burdinaren ibilbidea
Burdingintzaren jarduerari lotutako inguruak babesteko mantentzen lan ugari egin ondoren, ondare hori ezagutarazteko sortu zen proiektua. Ibilbide bateratua, Europako Kontseiluak bere kultura ibilbideen programaren barruan sartu zuen.
Ibilbidearen helburuak lau dira: batetik, Pirinioetako burdinaren eta haren erabileraren gaineko ikerketa bultzatzea; bestetik, mugaz gaindiko lankidetza, ikerketa eta garapena berrikuntza garaien lantzea; kultura alorreko turismo produktuak sortzea; eta ekonomia eta gizarte garapeneko produktuak sortzea.