Abiatu dira Zegama-Aizkorriko korrikalariak
Lehenengo korrikalariak 12:45ak aldera iritsiko dira helmugara.
Egun handia iritsi da 557 mendi lasterkarientzat; eguraldia lagun, 09:00ak puntuan, hasi da 17. Zegama-Aizkorri mendi maratoia. 42,195 kilometro (eta 5.472 metroko desnibel positibo metatua) egin beharko dituzte Zegamako plazatik abiatu, eta Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Andraitz igo ondoren, Oazurtzatik barrena berriz ere Zegamako plazara iristeko. Ibilbidean zehar jendetza elkartu da korrikalariak animatzeko.
Parte hartzeari dagokionean, 557 korrikalarietatik 62 emakumezkoak dira eta 395 gizonezkoak, mundu osotik etorritakoak. Tartean, 54 korrikalari goierritar atera dira Zegamatik.
Lehenengo korrikalariak 12:45ak alderako helmugan izatea espero da: iaz Stian Angermund norbegiarrak jarritako errekorra 3:45:08an dago. Emakumezkoetan ere, iaz errekorra jarri zuen Maite Maiora mendaroarrak: 4:34:27. Iazko bi irabazleak, bertan dira aurten ere.
Lasterketa abiatu aurretik, Manolo Padrao, Jose Ramon Petreñas eta Alberto Zerain omendu dituzte.
Skryunning World Series Munduko Koparako puntuagarria da Zegama-Aizkorri, eta aurten bada beste berrikuntza bat. Salomon Golden Trails Series 2018 egutegia sortu dute eta sei probetatik lehena izango da Zegamakoa. Ondorioz, atzerriko korrikalari gehiago erakarri ditu aurten Zegama-Aizkorrik.
Lasterketa burua non eta noiz
@goierriHitza(r)en Txioak
//
- Beunda (10. km) ………… 09:45
- Atabarreta (13. km)…….. 10:10
- Aratz (16,1 km)……………. 10:35
- Sancti Spiritu (19,6 km)…10:48
- Aketegi (23,3 km)………….11:14
- Oltze (26,6 km)……………. 11:22
- Urbia (28,5 km)……………. 11:40
- Itzubiaga (32,3 km)………. 11:52
- Moano (34,2 km)…………. 12:04
- Oazurtza (37,8 km)………..12:36