Nafarroako itsasoarrak, Goierriko Itsason
Nafarroako Itsasoko 50 herritar ingururen bisita jaso dute Goierriko Itsasoko herritarrek
Nafarroako Itsaso herriko 50 lagun inguru izan dira gaur, Goierriko Itsason. Bien izena itsas-landaretik dator, eta topaketa egiteko asmoz etorri dira nafarrak Goierrira. 11:00etan Mandubiko Bentan egin diete ongi etorria, eta handik Kizkitzara jo dute. 13:00etan Itsasora jaitsi dira, eta bertan harrera ofiziala egin diete, besteak beste, itsas-dantza eskainiz.
Txaranga ere izan dute giroa berotzen, eta ostatu ondoko karpan bazkaldu dute elkarrekin. Elizako bisita gidatua eta Pott zeramika tailerrera bisita ere antolatu dituzte. Alegia auzoan askari agurrarekin eman diote topaketari amaiera.
Lapurdin ere bada Itsasu izeneko herri bat, eta hura dute orain buruan, haiekin ere topaketa bat egiteko. Goierritarrak han izan ziren 2012an, eta itsasoarren arteko harremanak estutzen jarraitzeko gogotsu daude.