Nicolas Molinak eta Ane Iturriak irabazi dute Zegamako Junior Trail lasterketa
16-18 urte bitarteko 91 gaztek hartu dute partean; tartean izan dira sei goierritar
Zegamako 7. Junior Trail lasterketa Nicolas Molina granadarrak eta Ane Iturria tolosarrak irabazi dute. Mutiletan bigarren Anartz Artola hernaniarra sailkatu da, eta hirugarren Arnau Casas kataluniarra. Nesketan, Jana Aguilar kataluniarrak eta Andrea Sinfreu andorrarak osatu dute.
91 korrikalari zeuden izena emanda, tartean sei goierritar: Irati Arizkorreta zegamarra, Uxue Arrese beasaindarra, Naia Lopez beasaindarra, Aroa Saez de Egilaz zeraindarra, Ainhoa Unanue urretxuarra eta Jon Zeberio lazkaotarra.
Etorkizuneko mendi lasterkarien harrobia da Zegamako Junior Traila. Duela zazpi urte, 17 korrikalarik hartu zuten parte eta aurten, 91k. Oihana Kortazar korrikalariak lasterketaren hasieran “munduko lasterketarik onenaz gozatzeko” aholkatu die gazteei.