Iazko irabazlea, Mark Angermund-Vik bigarrena izan da. Hirugarren postuan, Bartlomiej Przedwojeski izan da.
17. Zegama-Aizkorri ere ikusgarria izan da. Beheko metroetan behelainoa eta tontorretan eguzkia izan dute lagun bai korrikalariek, eta bai mendian elkartu diren milaka ikuslek.
Remi Bonnet suitzarra gaztea izan da nagusi, iazko irabazlearen, Stian Angermund norbegiarraren aurretik. Hirugarren postuan, Bartlomiej Przedwojeski sartu da, postuak aurreratzen joan ondoren. Zortzigarren postuan sailkatu da lehenengo euskaldunak, Aritz Egea urretxuarra.
Bonnetek, ostiraleko Kilometro Bertikala ere irabazi zuen.
Sailkapena:
- Bonnet: 3:53:55
- Angermund: 3:55:25
- Przedwojeski: 3:56:17