Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 17. edizioak eman du berea. Remi Bonnet suitzarra –ostiralean Kilometro Bertikala ere irabazi zuen– eta Ida Nilsson suediarra izan dira onenak aurten. Zegama-Aizkorri 2018ko laburpen bideo honetan, Zegamako irteera eta helmugako, eta Otsaurte, Sancti Spiritu, Aizkorri, Aketegi eta Urbiako pasaerak ikus ditzakezue.
2018ko SAILKAPENAGizonezkoak1. Remi Bonnet (Suitza)………………………………. 3 or. 53 min.
2. Stian Angermund-Vik (Norbegia)…………….. 3 or. 55 min.
3. Bartlomiej Przedwojewski (Polonia)…………. 3 or. 56 min.
Emakumezkoak1 – Ida Nilsson (Suedia)……………………………… 4 or. 38 min.
2 – Laura Orgue (Herrialde Katalanak)……….. 4 or. 45 min.
3 – Ruth Croft (Zeelanda Berria)…………………. 4 or. 48 min.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.