Ana Usabiaga, Espainiako Kopako txapeldun
Ana Usabiaga txirrindulari ordiziarrak Espainiako Txirrindularitza Kopa irabazi du. Asteburuan jokatu dute txapelketa horretako seigarren eta azken proba, Nafarroako Burundesa lasterketa. Azken lasterketa hori Movistar taldeko Alba Teruelek irabazi du, eta Usabiaga seigarren sartu zen helmugan. Kopako sailkapenean ordea, Usabiagak lidertzari eutsi zion.
Horrela, Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak Espainiako Kopa irabazi du, sailkapen nagusian Sandra Alonsoren eta Alba Teruelen aurretik gelditu baita.