Goierriko hainbat hautetsik giza-katean parte hartzeko deia egin dute
Gure Esku Dago mugimenduak deituta, Euskal Herriko 200 alkate eta hautetsi elkartu ziren atzo Gernikan, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko “lan egiteko konpromiso irmoa” adierazteko. Hala, ekainaren 10eko giza-katean parte hartzeko deia ere egin diete herritarrei.
Ekitaldian, Goierriko udal hautetsien ordezkaritza bat ere izan zen. Tartean ziren Ataungo, Aramako, Beasaingo, Gabiriako eta Zeraingo alkateak, eta hainbat herritako zinegotziak.