Oroitz Maizen izena jarri diote Bartzelonan musikako sari bati
Bartzelonako Les Cortseko Nazioarteko Musika Lehiaketaren (CIM) barruan, publikoak ematen duen sariari Oroitz Maiz Morea In Memoriam izendapena eman diote. Hala jakinarazi du Bartzelonako Les Corts barrutiko auzo-alkate Agusti Colom-ek. Larunbatean 18:...
Oroitz Maiz Morea akordeoilari gabiriar zenaren omenez, iaz erabaki zuen CIM lehiaketaren antolatzaile taldeak publikoaren sariari bere izena ematea. Bartzelonan bizi zen, 2015ean hil arte. «2007an parte hartu, eta irabazi egin zuen Oroitz Maiz lehiaketa, akordeoiarekin. Ondoren ere hartu-emanean jarraitu genuen, sarietako bat kontzertua ematea baitzen. Bere karrerak ibilbide distiratsua zuen, eta arrakastazko etorkizuna. Bere interpretazioak oso ederrak ziren. Tragikoki desagertu izanak, bere oroitzapena oraindik sakonago egiten digu, bai interprete bezala, bai, bereziki, pertsona bezala», azaldu du Colomek. Gabiriako herriak ere jakiteko, udalari bidali zion mezua.













